XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
RIO DE JANEIRO 1992Bildu dira milaka andere ta gizon,
Ingurumena zaindu beharrez edonon,
Zerbait egin behar da eta ez itxaron!
Industriak sortu du mila kutsadura,
Airez ta lurrez doaz gaindika mundura.
Sinesgaitza da hartu duen hedadura!
Gaixtagina, hobendun direnen ardura!
Eki izpietarik zaintzeko ozona,
Naturak eman digun azal hoberena.
Iparburutik galtzen hasita dagona,
Hura galduz gero da galduko gizona!
Hego Ameriketan ta Asialdean,
Lurrak eta oihanak desertu bidean!
Idorte goseteak Afrikan aldean!
Zer jasan beharko da datorren mendean?
Kalteak zuzentzeko behar den dirutza,
Kutsatzaileen gandik biltzeko ametsa
Galdua da. Edonork orain jakin beza,
Aberatsek baitute eman beren eza!
Golkoko gerlarako bazen diru frango!
Natur kalteentzako diote: ez dago!
Dirua baita beti dirudunendako,
Kutsadura da aldiz behartsuendako!
Hitzaldi ederretan ari zirelarik,
Rion berean zenbat hil ote goserik?
Zenbat haur eta gazte, tratu txarretarik?
Rioko miseria egon da gorderik!